Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Euskararen legeak 40 urte, beherapenak garraio publikoan eta Estatuko Aurrekontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Euskararen legeak 40 urte: 40 urte bete ditu gaur Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legeak. Pedro Miguel Etxenike fisikaria Hezkuntza sailburua zen orduan, eta hura izan zen legearen ehule nagusienetako bat. Legeak izandako bilakaera positiboa nabarmendu du, baina argi du arauek bakarrik ez dutela euskara salbatuko.
- Beherapenak garraio publikoan: Eusko Legebiltzarrak gaur egingo duen osoko bilkuran, besteak beste, garraio publikoaren gaineko beherapenak izango dituzte hizpide. Beherapen horiek 2023an mantentzea aztertuko dute.
- Estatuko Aurrekontuak: Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartuko ditu gaur, gehiengo zabalarekin onartu ere, 200 zuzenketa baino gehiago onartu baitizkiote testuari. Behe Ganberak onartuta, lege proiektuak Senatuan jarraituko du bere izapidetzea.