Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Lainoak nagusi asteburu osoan eta zirimiria egin dezake han-hemenka

Giro goibela izango dugu eta euria egingo du, bereziki Kantauri isurialdean.

Ekaitza hodeiak Azkoitian. Argazkia: Jon Andoni Martin
Ekaitza hodeiak Azkoitian. Argazkia: Jon Andoni Martin
Ekaitza hodeiak Azkoitian. Argazkia: Jon Andoni Martin

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur lainotuta egongo da eguna Euskalmeten arabera. Goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi, baina eguerditik aurrera hodei baxuak ere sartuko dira; hodei baxuek noizean behin euri langarra utziko dute han-hemenka, batez ere Kantauri isurialdean.

Dena den, lainotuta egonagatik, giro nahiko atsegina izango da. Tenperatura igo egingo da, eta eguneko maximoak 21 eta 23 gradu artekoak izango dira.

Igandean giro goibela izango dugu, eta freskatu egingo du berriro. Zerua hodei baxuekin estalita egongo da, eta euria egingo du, bereziki Kantauri isurialdean. Tenperatura maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira.

Astelehenean euri kontuekin jarraituko dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du; batik bat arratsaldean. Ipar-mendebaldeko haizeak bolada gogorrekin joko du kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak 20-22 graduingurukoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea