Gizartea -
Santanderren
14 hilabete espetxe-zigorra irakaslea aurpegian jipoitzeagatik
Santanderreko Zigor-Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak 14 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio gazte bati institutuko irakasle bat aurpegian kolpatzea egotzita.
Erredakzioa
Santanderreko Zigor-Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak 14 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio gazte bati Cabezon de la Sal herrialdeko institutuko irakasle bati "eraso bortitz bat" egitea leporatuta.
Epaiak dioenez, gazteak sorbaldan eta aurpegian jipoitu zuen. Epailearen arabera, gaztea "koldarra eta zitala" izan zen eta irakasleari eraso egitean, "azpikeriaz" jokatu zuen.
Ostikadak aurpegian eta sorbaldan
Gertaera 2010eko apirilean jazo zen, auzipetua, 19 urtekoa, herrialde honetako kirol-pistetan lagunekin zegoela. Irakasleak bertatik igarotzean, gazteak hura iraintzen hasi zuen. Irakasleak Guardia Zibilara deitu zuen eta bat-batean, atzetik hurbildu, irakasleari hankatik heldu zion eta lurrera bota zuen gazteak.
Behin lurrean, auzipetua eta lagunak irakasleari sorbaldan eta aurpegian ostikadak ematen hasi ziren. Auzokide bat bertaratzean, gazteek bertatik ihes egin zuten. Erasoaren ondorioz, irakasleak hainbat zauri izan zituen, tartean, buruan eta belarrian. Gainera, bost hilabete egon zen bajan eta hainbat zauri geratu zitzaizkion: galerak entzumen gaitasunean, traumaren ondoko estresa eta zenbait orbain.