Gizartea -

Lapurdi

Emakume bat itsasoan itota hil da, Biarritz eta Angelu artean

Pertsona batek eman zion abisua poliziari, emakume batek itsaso zakarrera salto egin zuela ohartaraziz. Erreskate taldeek hilik atera zuten.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil zen atzo itota Angelu eta Biarritz arteko kostan, SudOuest egunkariak jakitera eman duenez.

Aipatutako iturriaren arabera, pertsona batek abisua eman zion poliziari emakume batek itsaso zakarrera salto egin zuela ohartarazteko.

Erreskate operazio zabala abiatu zuten Biarritzeko itsasargiaren inguruan, baina ezin izan zuten emakumea bizirik atera, eta hilotz erreskatatu zuten 40 urteko emakumea, 18:00ak baino lehentxeago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Biarritz Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi