Itxi

Gizartea

polizia operazioa bizkaian

Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon, jihadismoa doktrinatzea egotzita

EITB Media

Auzitegi Nazionalak agindutako operazioan, Espainiar Estatuan bizitzeko baimenik ez zuen gizon marokoar bat atxilotu dute Espainiako Poliziako agenteek.

0:43
Polizia operazioa Gernikan. Radio Euskadiren bideo batetik ateratako irudia.

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Gernika-Lumon (Bizkaia), jihadismoa doktrinatzea egotzita, ikerketaren iturriek baieztatu dutenez.

Auzitegi Nazionalak agindutako operazioan, Espainiar Estatuan bizitzeko baimenik ez zuen gizon marokoar bat atxilotu dute agenteek.

Bizkaiko udalerriko Errenteria auzoan, zehazki, Errekazar kaleko 3. zenbakian, ari dira egiten operazioa. Antza, etxebizitza bat miatu dute agenteek, eta hainbat gauza atera dituzte zenbait kutxa eta maletatan.

Bizilagunek EITB Mediako kazetariei jakinarazi dietenez, aspaldi bizi zen atxilotutako gizona auzoan.

Operazioa zabalik dago oraindik, eta Madrilgo Informazio Unitate Nagusiari dagokio.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena