Gizartea -

jubilazioa

Osasun Sailak medikuen erretiro aktiboa erraztea proposatu du horien faltari aurre egiteko

"Aldi baterako eta salbuespeneko" programa pilotu bat da, eta hiru urteko iraupena izango du. Neurri horrekin, pentsioaren bateragarritasuna % 50etik % 75era igoko da.

Osasun Sailak medikuen erretiro aktiboa erraztea proposatu du. Argazkia: EFE
Osasun Sailak medikuen erretiro aktiboa erraztea proposatu du. Argazkia: EFE
Osasun Sailak medikuen erretiro aktiboa erraztea proposatu du. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolina Darias Osasun ministroak eta Jose Luis Escriva Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak Espainiako Lehen Mailako Arretako (LMA) medikuen erretiro aktiboa erraztea proposatu dute; hau da, pentsioa jasotzea eta lan egitea bateragarriak izatea erraztuko du. Neurri horren bidez, Osasun Sistema Nazionaleko espezialista horien defizitari aurre egitea espero da.

"Aldi baterako eta salbuespeneko" programa pilotua dela ziurtatu dute, baita hiru urteko iraupena izango duela ere. Neurriak Lehen Mailako Arretako medikuei soilik eragingo die, eta erretiro aktiboko erregimena onartuko zaie sektore publikoko medikuei. Modu horretan, pentsioa bateragarri egiteko araubidea % 50etik % 75era igoko da, eta erretiro aktibo partziala lanaldiaren % 50arekin egitea baimenduko da.

Kontseilariek onartu dute esanguratsua dela neurria: "Oso harrera ona izan du CISNSeko kide guztien aldetik, eta Osasun Sistema Nazionalean medikuen sarrera sustatzeko, eta arazoei erantzuna ematen jarraitzeko dagoeneko hartu diren neurriekin bat egiten du", azaldu du Dariasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak Medikuak Pentsioak