Gizartea -

Gertakaria

Gizon baten gorpua aurkitu dute itsasadarreko uretan, Bilbon

Gorpua 17:30ean topatu dute, Olabeaga auzoan, eta suhiltzaileek erreskatatu dute.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean itsasadarreko uretan, Bilbon, Olabeaga auzoaren parean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Gorpua 17:30ean topatu dute, eta suhiltzaileek erreskatatu dute.

Ondoren, Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egin eta identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Itotze kasuak