Gizartea -
Epaia
Preso bati ospitalean eraso egitea leporatutako ertzaina, absolbituta
Bizkaiko Auzitegiak beste agente bat ere absolbitu du. Lapurretan egiten harrapatutako pertsona bati eraso egitea egotzi zioten.
Erredakzioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ertzain bat absolbitu du. Akusatuari 2008 urrian Basurtuko Ospitalean zegoen preso bati eraso egin eta zauriak eragitea leporatzen zioten.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohar baten aditzera eman duenez, apirilaren 20ko epaiak atzera bota du ertzainaren kontrako salaketa, Fiskaltzak aurretik egindako ahozko saioan egin bezala. Akusazio partikularrak, berriz, bi urte eta lau hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen zuen agentearentzat.
Epaiaren arabera, ez da frogatu pazientearen zauriak agenteak egindakoak izan zirenik, presoak historial kliniko luzea baitu, eta askotan bere burua zauritu du eta bere buruaz beste egiteko mehatxuak egin ditu.
Bizkaiko Auzitegiak, gainera, aintzat hartu du akusatuak eta lankideak egindako deklarazioa, eta osasun langileek presoaren jarreraren inguruan esandakoa: ospitalean egon zen denboran "jarrera oso zakarra" izan zuen.
Bigarren absoluzioaBestalde, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak beste agente bat ere absolbitu du. Lapurretan harrapatutako gaizkile bati eraso egitea leporatzen zioten. Lapurraren arabera, ez zuen atxiloketa saihesteko ahaleginik egin.