Gizartea -
Iruñeko epaitegiak
Banda latindarretako kideen aurkako epaiketak egingo dituzte
'Latin King' eta 'Blood-901' bandetako kideen aurkako epaiketak egiteko aukera zabaldu dute, erakunde kriminaleko kide izan daitezkeelako.
Erredakzioa
'Latin King' eta Blood-901' banda latindarretako 16 kideren aurka epaiketa egiteko aukera zabaldu du Iruñeko epaitegi bateko arduradunak. Epailearen arabera, erakunde kriminaleko kide izatea egotzi diezaiekete.
Ustez erakunde kriminaleko kide izateagatik bandetako kideen aurkako auzi batek aurrera jarraitzen duen lehen aldia da Nafarroan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
Epaileak agindutako autoei Nafarroako Auzitegiaren aurrean helegitea aurkezteko aukera dute auzipetuek.
Autoak Iruñeko Udaltzaingoaren eta Foruzaingoaren ikerketetan oinarritu ditu epaileak. Bi bandek egitura egonkorrak eta antolatuak dituztela ziurtatu du epaileak. Erakudeek barne araudia dute eta kideek lege horiek eta buruzagien aginduak errespetatzen dituzte.