Gizartea -

Euskampus proiektua

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi inbertituko ditu medikuak hezteko

Isabel Celaak bost urteren buruan ikerkuntzan %5eko inbertsioa lortzeko Estatu akordioa eskatu du.

EHUko laborategi bat. Argazkia: EHU/UPV.
EHUko laborategi bat. Argazkia: EHU/UPV.
EHUko laborategi bat. Argazkia: EHU/UPV.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskampus proiektuak, Tecnalia eta Donostiako International Phyics Centerrak martxan jarritako bikaintasun campusak, bost milioi euroko ekarpen osagarria jasoko du. Eusko Jaurlaritzak 25 milioi bideratuko ditu Berrikuntzarako Funtsera, 65 milioietara ailegatu arte.

Bost milioi horiek “ekonomia, osasuna, produktibitatea eta gizartearekin lotura zuzena” izango duten medikuen formakuntzarako erabiliko dira.

Ikerketa formakuntzan 40 kontratu egingo dira, ikasitakoa gizartearen ongizatean bilakatuz.

Kalitatezko lanpostuak

Isabel Celaa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza kontseilariak, “ezagutza handiagoa” bultzatu behar dela nabarmendu du “globalizatutako mundu honetan” Euskadik lehiakortasun abantailak lortu, eta beraz, kalitatezko lana sortzeko.

Ikerbasquek, bere aldetik, joan den urtearekin konparatuta eskaera bikoitza jaso ditu. 50 lanposturako 1000 proposamen egon dira, “ikerketarako masa kritiko” garrantzitsua sortuz.

I+Ga

Iñaki Goirizelaia, EHUko errektorearentzat, doktore kopuruaren handitzea, I+Ga, lanpostu kualifikatuen sorrera eta parte hartzaileen lanerako aukerak handituko ditu.

Errektorearen uztez, diru honekin doktoretza eta graduondoak indartuko dira, “ezagutza, gizarte ongizate” bilakatuz. “EHUak eta Donostiako Internatiotal Phyics Centerrak ezagutza sortuko duten bitartean, Tecnaliak BPGan bilakatuko du”.

Rajoyren gobernuak hezkuntzan martxan jarritako murrizketen inguruan ez du ezer esan nahi izan, Goirizelaiaren hitzetan, “beti bezala, EHU instituzioak erabat errespetatzen” dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea