Gizartea -

Lapurreta

Lapurreta egin dute Getxoko banku sukurtsal batean

Ostiraleko 14:50 aldera jazo da, Caixabankeko bulego batean, Algortan, Sarrikobaso kalean. Oraingoz, ez dago atxiloturik.

Caixabankeko sukurtsala, Algortan. Irudia: Google
Caixabankeko sukurtsala, Algortan.
Caixabankeko sukurtsala, Algortan. Irudia: Google

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapurreta egin dute ostiral arratsaldean Getxoko banku sukurtsal batean, Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez. Iturri horrek berak adierazi du 16:30ean oraindik ez zegoela inor atxilotuta, eta salaketa jarri gabe zegoela.

Ertzaintzaren arabera, lapurreta 14:50 aldera jazo da, Caixabankeko bulego batean, Algortan, Sarrikobaso kalean. Antza denez, bi pertsonak gauzatu dute lapurreta.

Ertzaintza salaketa jaso arte dabil zain, zehazteko zenbat diru lapurtu duten, eta ikerketa abiatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ebasketak albisteak