Gizartea -

Nafarroa

Sei gazte atxilotu dituzte Beriainen eta Iruñean, zorra omen zuen gizon bat atxikitzeagatik eta zauritzeagatik

Atxilotuak 19 eta 27 urte artean dituzte, eta aurrekari penal ugari dituzte. Biktimak mailuz egindako zauria zeukan burua, arma zuriz eragindako beste bat, eta kolpe anitz gorputz osoan.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak sei pertsona atxilotu ditu (hiru Beriainen eta beste hiru Iruñean), lesio eta legez kanpoko atxiloketa delituak leporatuta. Dirudienez, 1.000 euroko zorra omen zuen gizonezko bat atxikitu eta zauritu zuten atxilotuek.

Atxilotuak 19 eta 27 urte bitartekoak dira, eta aurrekari penal ugari dituzte: lesioak, mehatxuak, indarrez egindako lapurretak eta atxilotuetako batekiko urruntze-agindu bat ere.

Biktimak salatu duenez, sei erasotzaileek Iruñeko Paulino Caballero kaleko etxebizitza batera eraman zuten biktima (azaroan etxebizitza berean sute bat izan zen). Han bertan, biktima kolpatu eta atxikitu dute, 1.000 euro lapurtu zielakoan. Biktimak hitzeman zien diruaren bila joan zela, eta hortik ihes egiten lortu zuen.

Orduan, osasun zentro batera joan zen gizona, eta Foruzaingoan salaketa aurkeztu. Mailuz egindako zauria zeukan burua, arma zuriz eragindako beste bat, eta kolpe anitz gorputz osoan. Gizona ezkutatu zen, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu zuen erasotzaileak identifikatzeko. Aurkitu dituenean, atxilotu ditu, eta epaileak horiek espetxeratzea agindu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa