Gizartea -

IPAR EUSKAL HERRIA

Berriz ere ireki dituzte Baionako Plaza eta inguruko kaleak

Etxe bat erori zitekeela eta, hiriaren erdigunea hustu egin dute suhitzaileek. 18:30 aldera itzuli da normaltasuna.

Suhiltzaileak Baionako Azoka plazan. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media
Suhiltzaileak Baionako Azoka plazan. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media
Suhiltzaileak Baionako Azoka plazan. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako Merkatuaren plaza eta inguruko kaleak hustu dituzte arratsaldeko lehen orduan etxe batean agertu den pitzaduragatik.

Suhiltzaileen lehen begiratuaren arabera, erortzeko arriskua izan zezakeen etxeak, eta badezpada, hustu egin dituzte bai plaza baita inguruko kaleak ere. Egun hauetan jendetza dabil Baiona erdialdean, Gabonetako Azoka dela eta, eta susto itzela hartu dute bertaratuek.

Egoera ondo aztertu ondoren, arriskurik ez zegoela erabaki dute suhiltzaileek eta berriz ere ireki dituzte gune guztiak 18:30 aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Lapurdi