Gizartea -

'Cien x cien' saioa

Euskaldunak eta sexua, ETBk galdera polemikoenei erantzuna eman die

Oheratuko al zinateke norbaitekin lehenengo zitan? edo, zein da emakume euskaldunen sexu-jarrera gustukoena? Horrelako galderak erantzun behar izan zituzten parte-hartzaileek.

Carlos Sobera, "Cien x cien" saioko aurkezlea.
Carlos Sobera, "Cien x cien" saioko aurkezlea.
Pregunta: ¿Cuál es la postura sexual favorita de las mujeres vascas?

03:59

N. Olaso

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETB-2k "Cien x cien" saioa estreinatu du, euskal kulturaren eta euskaldunen pentsamendu eta izaeraren inguruko jakituria neurtzen duen programa.

Baina kulturaz eta izaeraz haratago, sexuaz ere ondo baino hobeto dakigula berretsi zen saioan, euskaldunek sexu gutxi duten mitoa hankaz gora jarriz.

Polemika handiena piztu zuen galdera honako hau izan zen: Zein da emakume euskaldunen sexu-jarrera gustukoena?

"Bat ere ez" erantzun zuen batek publikoaren algara sorraraziz. Programak kale-inkesta batekin lagundu zien parte-hatzaileei. "Ez dakizkit asko", "goian", "69a oso ongi dago", "ez diot ezeri muzin egiten"…

Erantzunen aniztasuna ikusita, lehiakideek ez zuten erantzuna batere argi, baina azkenean, "goian" erantzun zuen. Carlos Soberak berretsi zuen erantzuna: Euskal emakumeei goian egotea gustatzen zaie.

Film pornoak ere hizpide izan zituzten. Soilik euskaldunen % 27k ikusi du horrelako film bat oso-osorik.

Eta, oheratuko al zinateke norbaitekin lehengo zitan? Galdera horri erantzun behar zioten bi lehiakideek ezetz esan zuten, baina, badirudi, euskaldunek ez dutela berdin pentsatzen...

Bideo hauek guztiak eitb.com-eko "cien x cien" saioko webgunean dituzue ikusgai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea