Gizartea -
Gertakaria
Lagun bat hil du, Espainia-Italia partidaren apustua galtzeagatik
Tran Manh Luanek (23 urte) lagun bat hil eta haren etxean lapurreta egin zuen, ustez, zor bat ordaintzeko. Espainiaren garaipenaren alde apustu egin zuen, Italiaren aurka, Eurokopako partidan.
Erredakzioa
Vietnamdar gazte bat atxilotu dute, lagun bat hil duelakoan.Tran Manh Luanek espainarren garaipenaren alde apustu egin zuen Espainiaren eta Italiaren arteko Eurokopako partidan. Luanek hilketa egin izana aitortu zuen, eta heriotza zigor bati aurre egin beharko dio.
Apustua egiteko, ustezko hiltzaileak bere motorra saldu zuen milioi bat dongetan – 38 euro - zor bati aurre egiteko. Berdinketaren ostean, apustua galduta, Luan etxera itzuli zen, bertan apustuan motorra galdu izana leporatu zioten bertan.
Lagun baten etxera joan zen orduan, laguntza eske. Han, biktima lo zegoela aprobetxatuz; hil egin zuen eta hiru milioi dong – 116 euro – lapurtu zizkion, Dan Tri egunkariak argitaratu duenez.
Hegoafrikako 2010eko munduko txapelketan, segurtasun nazionaleko indarrek, sarekadak egin zituzten zenbait taberna eta jatetxetan, legez kanpoko joko eta apustuekin lotutako istiluak saihesteko.