Ume lapurtuak -

Haur lapurtuak

Galdakaon hobitik ateratako hezurrak bat datoz familiaren DNArekin

Galdakaoko hilerrian hobitik ateratako umearen hezurrak bat datoz bere familiaren DNArekin, ETBk jakin ahal izan duenez. Hori horrela, baztertu egin dute haur-lapurtuen kasu bat dela.

Haur lapurtuak. Argazkia: EITB
Galdakaoko hilerrian hobitik ateratako umearen hezurrak bat datoz bere familiaren DNArekin

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko hilerrian hobitik ateratako umearen hezurrak bat datoz bere familiaren DNArekin, ETBk jakin ahal izan duenez. Euskal Telebistak gertuko iturrietatik baieztatu ahal izan du albistea.

1971 urtean jaiotako Unai Lasuenenak dira Galdakaoko hilerrian hobiratuta zeuden arrastoak. Madrileko toxikologiako institutu nazionala izan da aurkitutako hezurrak familiaren ADNarekin alderatu dituena.

Euskadin ireki diren zazpi hobietatik lehenengoz egiten dute bat hezurrek familiaren DNArekin. Hori horrela, baztertu egin dute haur-lapurtuen kasu bat dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea