Gizartea -
Donostiako aireportua
Donostiatik zuzenean bidaiatu ahalko da Valentziara martxotik aurrera
Lotura berria astean birritan egingo da Hondarribitik Valentzia-Manises Nazioarteko aireportura martxoaren 31tik aurrera.
agentzaik | eitb media
Donostiako aireportuak lotura berria izango du Valentziarekin datorren martxoaren 31tik aitzina, Volotea hegazkin konpainiaren eskutik. Astean birritan lotuko ditu Hondarribia (Gipuzkoa) eta Valentzia-Manises aireportuak; astelehenetan eta ostiraletan, hain zuzen ere.
Volotearen aurreikuspenen arabera, ibilbide berriak 160 hegaldi eta 24.300 eserleku inguru eskainiko ditu 2023an. Hegaldi horiek ere aintzat hartuta, konpainiak urtean ehun mila txartel inguru eskainiko ditu, aurten baino % 38 gehiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea