Gizartea -

Gertakaria

Nafarroako mendizale bat hil da Perun, elur-jausi baten ondorioz

41 urteko Nafarroako mendizale bat hil zen astelehenean, Peruko gune menditsu batean eskalatzen ari zela, elur-jausi batek harrapatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako mendizale bat (41 urte) astelehenean hil zen, elur-jausi baten ondorioz, Peruko gune mentsitsu batean eskalatzen ari zela. Mikel Aingeru Garcia da biktima; emaztearekin eta Peruko gidari batekin ari zen espedizioa egiten.

Elur-jausiaren ondorioz, Peruko gidaria ere hil egin zen, aldiz, emakumeak bizirik irtetea lortu zuen. Bera izan zen gertakariaren berri eman zuena. Mendizalearen familiak gaur jakin jaso du berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea