Gizartea -
Gaixoak eskoletan
Celaak dio elikagai jasanezintasuna dutenen arreta bermatuta dagoela
Hezkuntza sailburuak jakitera eman duenez, muturreko elikagai jasanezintasuna duten sei ikasle daude egun EAEn.
Erredakzioa
Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak esan du bermatuta dagoela muturreko elikagai jasanezintasuna duten ikasleen arreta hezkuntza-zentroetan, izan ere, kasu horietarako protokoloak martxan omen daude.
Celaak Arantza Aurrekoetxea EAJren legebiltzarkideari erantzun dio horrela. Hezkuntza Sailak muturreko elikagai jasanezintasuna (elikagaiak zunda bidez hartzen dituzte) duten ikasleekin duen irizpideaz galdetu dio Aurrekoetxeak Celaari.
Hezkuntza sailburuak jakitera eman duenez, muturreko elikagai jasanezintasuna duten sei ikasle daude egun EAEn eta kasu horietarako protokoloak martxan daude.
Hori horrela, ikasleen gurasoek eskari bat aurkeztu behar dute jangelako arreta berezia eskatzeko, eta espezialista baten txosten ofiziala aurkeztu behar dute.
Zalantzen aurrean ikaslearen arduradunak gurasoengana jotzen omen du, eta behar izanez gero, mediku espezialistari eskatzen dizkiote beharrezko elikagaiak.