Gizartea -

Basque Ecodesign Center

'Ekodiseinuko' proiektuak sustatzeko ideien laborategi bat sortu dute

Ingurugiroarekin lotutako jakintza eta negozio bide berriak sortu nahi dituzte.

Ideien laborategia. Argazkia: www.basqueecodesigncenter.net
Ideien laborategia. Argazkia: www.basqueecodesigncenter.net
Ideien laborategia. Argazkia: www.basqueecodesigncenter.net

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basque Ecodesign Center Euskal Herriko Ekodiseinu guneak ekodiseinuko proiektuak sustatzeko ideien laborategia sortu du.

Pilar Unzalu Ingurugiroko sailburuak eta Jose Maria Fernandez Ekodiseinu guneko zuzendariak aurkeztu dute eta laborategia Bilboko Eraldaketa Lehiakorrerako sozietatearen egoitzan egongo da.

Laborategi honekin ingurugiroarekin lotutako jakintza eta negozio bide berriak sortu nahi dituzte, betiere ekodiseinuan oinarritutako produktuen diseinuekin.

Ikerketa ez ezik, euskal enpresetan eragin zuzena sortu nahi dute proiektu "ekoberritzaile eta ekoeraginkorrekin".

"Ekodiseinuan" abangoardian egoteko garrantzia aipatu du Unzaluk eta helburu honekin, datozen hilabeteetan ideien lehiaketa bat deituko dutela gaineratu du, "ideien banku" bat sortzeko asmoz.

Jasotako ideiak arlo ezberdinetako zazpi adituk gainbegiratuko dituzte egiazko ereduetara iristeko asmoz.

"Bideragarritasun teknikoa konprobatuta, enpresen esku geldituko da ideiaren azken garapena", Fernandezek adierazi duenez.

45 enpresa txiki eta ertainek jada euren produkzio prozesuetan horrelako proiektuak ezarri dituzte. Jaurlaritzaren helburua kopuru hori urte amaierarako 80ra haztea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea