Gizartea -
Elur-jausi baten ondorioz
Nafarroako mendizalearen gorpua aurkitu dute, Peruko Ausagante mendian
Marco Perez erreskate taldeko buruak azaldu duenez, mendizalearekin batera zihoan Peruko gidariaren gorpua ere aurkitu egin dute.
Erredakzioa
Peruko gune menditsu batean astelehenean hil zen Nafarroako mendizalearen gorpua aurkitu dute gaur Ausangante mendian.
Marco Perez erreskate taldeko buruak azaldu duenez, mendizalearekin batera zihoan Peruko gidariaren gorpua ere aurkitu egin dute.
Mikel Aingeru Garcia eta Peruko gidaria elur-jausi baten ondorioz hil ziren, Peruko gune menditsu batean eskalatzen ari zirenean. Emazteak bizirik irtetea lortu zuen.
Mikel Aingeruren gorpua Quispicanchi probintzian aurkitu dute, Cuzcon. Gorpuak elurrez estalita egon dira, Ana Maria Lopez mendizalearen emazteak azaldu bezala. 5.600 metroko altueran aurkitu dituzte.
Elur-jausiaren ondorioz, Peruko gidaria ere hil egin zen, aldiz, emakumeak bizirik irtetea lortu zuen. Bera izan zen gertakariaren berri eman zuena. Mendizalearen familiak atzo jakin zuen berria.