Gizartea -

ANIMALIEI TRATU TXARRAK

Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuteran, 16 txakurri tratu txarrak emateagatik

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, baldintza oso txarretan zituen animaliak, Tuterako Merindadean dagoen txabola batean. Animalien aurkako tratu txarren delitua egotzita ikertuko dute gizonezkoa.

Argazkia: Guardia Zibila
Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuteran, 16 txakurri egindako tratu txarrengatik

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuterako Merindadean, animalien kontrako tratu txar delitua leporatuta.

Guardia Zibilak jarri du abian ikerketa, erakunde horren Ingurumenaren Babeserako Zerbitzuak herritar baten abisua jaso ondoren. Tutera inguruko txabola batean 16 txakur higiene baldintza oso txarretan eta gaixotasun larriekin aurkitu zituzten ikertzaileek. Arraza eta adin ezberdinetako animaliak dira.

Behin ikerketa zabalduta, animaliak albaitaritza zerbitzu baten esku uztera behartu zuten jabea, zegokien osasun tratamenduetarako. Onik daudela baieztatzen dutenean, animalien babeserako elkarte batek hartuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Tutera Delituak bideoak Eguneko albisteak Animaliak albisteak