Gizartea -

SUTEA

13 pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik, Iruñeko etxebizitza bloke batean izandako sutean

Beste 28 pertsona ere artatu behar izan dituzte tokian, baina ez dituzte ospitaleratu.

13 pertsona ospitaleratu dituzte Iruñean uizandako sutean. Irudia: Iruñeako Udaltzaingoa
13 pertsona ospitalera eraman dituzte, Iruñeko etxebizitza-bloke batean izandako sutearen ondorioz
13 pertsona ospitaleratuta, Iruñean piztutako sute batean kea arnasteagatik

0:36

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (HUN) eraman dituzte astelehen honetan, Iruñeko San Juan auzoko Zilbetiko Monasterioaren kaleko etxebizitza batean izandako sute batean kea arnastu dutelako, Iruñeko Udaltzaingoak Twitter bidez jakinarazi duenez. Beste 28 lagun bertan artatu dituzte, baina ez dituzte ospitaleratu.

Sutea 08:30 aldera piztu da, eta 13 pertsona osasun zentrora eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik, horietako lau, sua piztu den etxebizitzakoak.

Dagoeneko, sua itzali dute suhiltzaileek, eta, itxita egon den eremua ere zabaldu dute bai oinezkoentzat, bai trafikoarentzat.

Sutea zergatik gertatu den ikertzen ari dira suhiltzaileak eta Iruñeko Udaltzaingoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Gizartea Albisteak Gaur