Gizartea -

Nafarroa

Irulegiko Eskua Iruñeko Planetarioan egongo da ikusgai ostegun honetan

Erakusketa aretoan jarriko dute baskoien hizkuntzan idatzitako duela 2.100 urteko brontzezko xafla, 16:30etik 20:00etara. Sarrera doakoa izango da.

Irulegiko Eskua Iruñeko Planetarioan egongo da ikusgai ostegun honetan
Irulegiko Eskua Iruñeko Planetarioan egongo da ikusgai ostegun honetan
Irulegiko Eskua Iruñeko Planetarioan egongo da ikusgai ostegun honetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren ostegunean, abenduaren 29an, Irulegiko Eskua gertutik ikusteko aukera izango dute nafar herritarrek. Izan ere, Nafarroako Gobernuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaren bidez, Iruñeko Planetarioan jarriko du ikusgai baskoien hizkuntzan idatzitako duela 2.100 urteko brontzezko xafla.

Erakusketa aretoan egongo da Irulegiko Eskua, 16:30etik 20:00etara. Sarrera doakoa izango da.

Halaber, hitzaldi bat antolatu dute, aurkikuntzan eta ikerketan parte hartu dutenekin. Bertan izango dira, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuko arkeolologo Jesus Sesma, Aranzadiko Mattin Aiestaran, Nafarroako Gobernuko zaharberritzaile Berta Balduz eta Javier Velaza (Bartzelonako unibertsitatekoa) eta Joquin Gorrachategui (EHUkoa) hizkuntzalariak.

Brontzezko xafla erakusten duten bigarren aldia izango da ostegunekoa. Iragan abenduaren 16an ikasleek, zenbait taldek eta Aranguren Ibarreko bizilagunek izan zuten horretarako aukera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara albisteak Iruñea Gizartea Kultura Erakusketei buruzko azken ordukoa Arkeologia albisteak