Gizartea -

Gipuzkoa

Lezoko Olentzeroren panpina lapurtu eta erre dute

Lezon "aurten ere ekintza bandalikoek Gabonak lausotu" dituztela deitoratu du Udalak, eta gogorarazi du "iaz ezezagun batzuek Olentzeroren irudia herrian zehar paseatzera eraman bazuten, atzo goizaldean gertatutakoa askoz okerragoa" izan dela.

Olentzero kiskaliaren hondakinak. Argazkia: Lezoko Udala
Olentzero kiskaliaren hondakinak. Argazkia: Lezoko Udala
Olentzero kiskaliaren hondakinak. Argazkia: Lezoko Udala

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek Lezoko Olentzeroren panpina lapurtu eta erre dute bart, bertako Udalak salatu duenez, eta "zentzuz jokatzea eta gure kulturaren ikurrak errespetatzea" eskatu du.

Ohar baten bidez, Lezon "aurten ere ekintza bandalikoek Gabonak lausotu" dituztela deitoratu du Udalak, eta gogorarazi du "iaz ezezagun batzuek Olentzeroren irudia herrian zehar paseatzera eraman bazuten, atzo goizaldean gertatutakoa askoz okerragoa" izan dela.

Zehaztu duenez, Olentzero lapurtu ondoren "su eman zioten". Olentzeroren hondakinak alokairuko 52 etxebizitza eta anbulatorio berria eraikitzen ari diren orubean agertu dira.

Lezoko alkate Jesus Mari Martiarenak "irmoki" gaitzetsi ditu gertakariak eta "zentzutasuna eta errespetua" eskatu ditu.

Gainera, herrian eragindako kalte guztiek, "kalte sozialaz gain, lezoarrei karga ekonomikoa" eragiten dietela ziurtatu du.

Foto: Ayuntamiento de Lezo

Foto: Ayuntamiento de Lezo

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonak Olentzero bideoak Gizartea Lezo albisteak