Gizartea -

Protestak Hezkuntzan

Irakasleen %10ak uko egin dio aurre-erretiroa hartzeari

Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, "egia da lehen erretiroko sariak kobratzeko aukera zutela eta orain ezin dutela", bertan behera geratu direlako.

EHUk ekonomia irakaslea. Argazkia: EITB
EHUk ekonomia irakaslea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urterekin erretiroa hartzeko aukera duten Euskadiko irakasleen % 10ak uko egin dio horri, 65 urtera arte euren pentsioa soldatarekin berdintzeko saria jasotzeari utzi diotelako.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, sari horiek irakasle bakoitzeko 70.000 euroko kostua zuten eta erabakiak 400 irakasleri eragin die.

Sailburuak esan du Jaurlaritzari kosta egin zaiola sariak ezabatzea, baina 600 irakasleren soldataren parekoa den kopurua aurreztu dutela ekintza honekin gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea