Gizartea -
Aurkikuntza berria
Galaxia bat aurkitu dute Lurretik 12.900 milioi argi-urtetara
Gaur egun ezagutzen direnetatik, Lurretik urrutien dagoena da. Ziur asko Unibertsoa sortu osteko lehen galaxietako bat da.
Erredakzioa
Subaru eta Keck teleskopioek Lurretik 12.900 milioi argi-urtetara dagoen galaxia bat topatu dute. Orain arte topatu dituztenetatik urrutien dagoena da.
SXDF-NB1006-2 argiaren eta beste objektu batzuen azterketak kosmosaren hastapenetan zer gertatu zen jakiteko balio izatea espero dute Astrophysical Journal aldizkarian argitaratu duten ikerketaren egileek.
Gaur egun, galaxia honetaz gain, maiatzaren hasieran Arizonako Unibertsitateko ikertzaileek Lurretik 13.000 milioi argi-urtetara aurkitu zuten beste galaxia bat ere aztertu dezakete adituek, datuak egiaztatu gabe dauden arren. Horrez gain, Hubble teleskopioarekin lan egiten duen taldeak Lurretik 13.200 milioi argi-urtetara zegoen beste galaxia bat topatu zuten, baina, hainbat ikerketa egin ostean, konfirmatu gabe dago hori.