Gizartea -
Nafarroa
Iragan astean Zarrakaztelun izandako sutean larri zauritutako gizona hil egin da
Tokian bertan artatu zuten 39 urteko gizona, baina Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuten geroago anbulantzian.
EITB MEDIA
Zarrakazteluko etxebizitza batean iragan asteazkenean piztutako sutean larri zaurituko gizona hil egin da. Kale Nagusiko 64. zenbakian dagoen familia bakarreko etxebizitza batean izan zen sutea.
Etxebizitzako bigarren solairuko logela batean piztu zen sutea, eta 39 urteko gizona larri zauritu zen, sua itzaltzen saiatu zenean. Koltxoi batek hartu zuen su, hain zuzen ere.
Tokian bertan artatu zuten gizona, baina Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuten geroago anbulantzian.
Beste bi gizon, 72 urtekoa bata eta 47koa bestea, anbulantzian eraman dituzte Zarrakazteluko osasun zentrora, kea arnastu dutelako.
Sua piztu zen logelan soilik eragin zituen kalteak suteak.