Gizartea -
Lapurra
Gizon bat hamaseigarren aldiz atxilotu dute Gasteizen
Ustezko lapurra Gasteizko garaje batean sei ibilgailuri kalte egiteagatik atxilotu dute Gasteizen.
Erredakzioa
Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, garaje batean aparkatutako sei ibilgailuri, osteko asmoz, antza, kalteak egitea egotzita. Atxilotuak aurretik ere egin ditu halakoak, beste 15 aldiz atxilotu baitute antzeko delituengatik.
Goizeko bostak inguruan, Ertzaintzak dei bat jaso du Abendaño auzoko garaje komunitario batean hainbat zarata entzun dituztela salatzeko. Agenteek ustezko lapurra bi ibilgailuren artean ezkutatuta aurkitu dute. Atxilotzean, Ertzaintzak, besteak beste, aliketa batzuk eta garajeko atea irekitzeko urrutiko aginte bat konfiskatu dizkio. Garajeko sei ibilgailuk kalteak zituztela ikusi ondoren, ustezko lapurra atxilotu egin du Ertzaintzak.
Gizonezko hori hamabost aldiz atxilotu dute aurretik, antzeko ekintzak egotzita. Azken atxiloketa ekainaren 3an izan zen. Egun horretan, ustezko lapurrek hogei bat ibilgailuri egin zizkieten kalteak, Lakua-Arriaga auzoko bi garajetan.