Gizartea -

koronabirusa

Kraken aldaeraren bi kasu baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta ez du baztertu kutsatze olatu berri bat

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "hasieratik" osasun krisiaren aurrean izan duten kezkari eusten diotela, eta bigarren dosia jartzeko deia egin dio euskal gizarteari.

Neskato bat, covid-19aren aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Neskato bat, covid-19aren aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Neskato bat, covid-19aren aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak covid-19aren 'kraken' aldaeraren bi kasu baieztatu ditu Euskadin, eta ez du baztertu "datozen asteetan kutsatze olatu berri bat" izateko aukera, aurreko aldaerak baino kutsakorragoa izatekotan.

Eusko Jaurlaritzaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Txinan mugak ireki osteko pandemiaren egoeraz eta Estatu Batuetako XBB.1.5 aldaeraz aritu da Zupiria. 'Kraken' gisa da ezaguna eta covidaren aldaerarik kutsakorrena izan liteke, MOEren arabera.

Bingen Zupiriak baieztatu duenez, Eusko Jaurlaritzak "hasieratik osasun krisi honen aurrean izan duen kezkari eusten" dio. "Pandemia baten aurrean gaude, pandemian jarraitzen dugu eta berriz azaltzen ari da gaixotasun honen eta horren birusak eragiten dituen aldaera desberdinen ondorioen izaera globala", azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, "gaur Txinari begiratzen diogu eta atzo AEBri begiratzen genion, Euskaditik, espainiar Estatutik zein Europa osotik". Ildo horretan, esan du "azaltzen ari diren eta datozen asteetan azaldu litezkeen aldaera desberdinen jarraipena" egiten ari direla osasungintza sistemak.

Dena dela, euskal gizarteari gogorarazi dio "txertaketa" dela, unera arte,"pandemia honi aurre egiteko daukagun biderik eraginkorrena". Gaineratu duenez, Euskadin "zabalik daukagu txertaketa indartzeko eta dosi indargarriak eskatzeko aukera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Koronabirus-agerraldiak