Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Familia zaurgarrienentzako bonuak, abenduko inflazioa eta Puigdemonten egoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Herritar batzuk, Gasteizen. Argazkia: EFE.
Herritar batzuk, Gasteizen. Argazkia: EFE.
Herritar batzuk, Gasteizen. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Familia zaurgarrienentzako bonuak: Eusko Jaurlaritzak muturreko kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden pertsona eta familien oinarrizko beharrei premiazko arreta emateko programa berria aurkeztuko du gaur goizean.

- Abenduko inflazioa: Espainiako Estatistika Institutuak abenduko KPIaren behin betiko datua jakinaraziko du. Datu aurreratuaren arabera, urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea % 5,8 izan zen abenduan.

- Puigdemonten egoera: Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen ebazpenaren berri izan ostean, Puigdemont, Comin, Puig, Rovira zein Ponsatirentzat agertoki berri bat zabaltzen da. Hala ere, Puigdemontek, Cominek eta Puigek espetxe-zigorren arriskupean jarraitzen dute, epaileak hiruren auzipetzea mantentzea erabaki duelako, dirua bidegabe erabiltzeagatik. Egoera horretan, 4 eta 12 urte arteko espetxe-zigorra eta 10 eta 20 urte arteko erabateko inhabilitazioa ezar diezaiekete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak KPI berriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Puigdemont gaur