Gizartea -
Bizikletan zihoazen
Hil egin da Tuteran auto batek harrapatutako hiru gazteetako bat
Hildakoak 15 urte zituen eta zauri larriak zituela eraman zuten ospitalera. Beste biek, zauri arinak izan zituzten. Ezbeharra Tuteran gertatu zen, ostiral gauean.
Erredakzioa
Hil eginda Tuteran auto batek harrapatutako hiru gazteetako bat. Hildakoak zauri larriak izan zituen eta beste adingabe biek, aldiz, kalte arinak jasan zituzten.
Hildakoa Alberto Rueda da, Tuterako kadeteen futbol taldeko atezaina. Klubak berak iragarritakoaren arabera, taldeak besoko beltzak eramango ditu eta minutu bateko isilunea egingo du Tuteran Catarrojaren kontra jokatuko duten partidan.
Ezbeharra Tuteratik Fiterora doan NA-160 errepideko 3,125 kilometroan jazo zen ostiral gauean, adingabeak bizikletan bata bestearen atzean zihoazela, atzetik zetorren ibilgailu batek harrapatu dituenean.
Ilaran azkena zihoan gaztea (15 urtekoa eta Tuterako auzokidea) da larunbat arratsaldean hil dena, Nafarroako Ospitalean. Gainontzeko bi adingabeak (14 urtekoak), Sofia Erregina Ospitalera eraman zituzten. Ibilgailuaren gidariak (22 urtekoa) ez zuen zauririk izan.