Gizartea -

Bizkaia

Bederatzi autobus erre dira Erandion izandako sute batean

05:10 aldera piztu da sua Altzaga inguruan, Autobuses Pastorrek erabiltzen duen aparkaleku batean.

Bederatzi autobus erre dira aparkaleku batean piztutako sute batean, Erandion

0:39

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi autobus erre dira gaur goizaldean autobus aparkaleku batean piztu den sute baten ondorioz, Erandion (Bizkaia).

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua 05:10 aldera piztu da Altzaga inguruan, Autobuses Pastorren aparkalekuan.

Suhiltzaileek 06:10erako kontrolpean zuten sua, eta 07:45ean itzalita zegoen.

Guztira bederatzi dira suak kaltetutako autobusak, baina inor ez da zauritu. Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Erandio Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak