Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Elkarretaratzea egin dute Baionan, iragan asteburuan bortxatutako ikasleari elkartasuna adierazteko
"Kultura matxista desnormalizatu behar dela" aldarrikatu dute deitzaileek eta gizarte osoaren ardura dela nabarmendu dute.
AITOR SAGARZAZU | EITB MEDIA
Baionan elkarretaratzea egin dute eguerdian, joan den astean bortxaketa salatu zuen gazteari elkartasuna adierazteko. Emakumea ikaslea da Hazparnen.
Urtarrilaren 7ko asteburuan bortxatu egin zutela salatu du eta Fiskaltzak ikerketa abiatu du.
Ipar Euskal Herriko Itaiak antolatutako protestan, indarkeria matxistaren arazoari bizkar ematen zaiola salatu dute. "Kultura matxista desnormalizatu behar dugu, gizarte eredu osoa aldatzeko helburuarekin" adierazi du Andrea Pebet Itaiako kideak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea