Gizartea -

Donostian

Errausketa-instalazioaren aurka, giza-mosaiko bat egin dute Donostian

Ehunka lagun bildu dira Zurriola hondartzan, haize-errota erraldoi baten bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondakinen kudeaketari babesa erakusteko.

Ehunka lagun bildu dira igande honetan Donostiako Zurriola hondartzan. Argazkia: EFE
Ehunka lagun bildu dira igande honetan Donostiako Zurriola hondartzan. Argazkia: EFE
Ehunka lagun bildu dira igande honetan Donostiako Zurriola hondartzan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira igande honetan Donostiako Zurriola hondartzan margoztutako kartelekin haize-errota erraldoi bat egiteko. Ekimen honek errausketa-instalazioa gaitzestea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondakinen kudeaketari babesa erakustea ditu helburu.

Bertan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Juan Carlos Alduntzin Ingurumen saileko foru ahalduna eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua izan dira bertan, baina ez dute adierazpenik egin.

Partehartzaileek kartoi meheak euro batean erosi dituzte, eta haize-errota erraldoi bat egin dute. Gipuzkoa Zero Zabor ekimenaren antolatzaileak gastuen ardura hartu du bere gain. 10:30etatik musika, bertsoak eta Pirritx eta Porrotz pailazoen emanaldia izan dira.

Gainera, Ainhoa Arrospidek eta Mikel Ugartek GZZren izenean 'Aire garbiak bira nazan. Zero Errausketa' izenburuko agiria irakurri dute. Biek "batzuek nahi duten etorkizun grisa" salatu dute, "kearen grisa kolorea", alegia. Honen aurrean, agiriak "kolore itxaropentsuk osatutako etorkizunaren alde" egin du, hondakinek "konponbidea eta kolorea dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea