Gizartea -

ISTRIPUA

22 urteko gidari bat hil da auto istripu batean Arrangoitzen, Lapurdin

Lau auto eta kamioi baten arteko istripua izan zen, A-63an, eta gidari gaztea bertan hil zen.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da bart arratsean, Lapurdin, Arrangoitzen izandako ezbeharrean. Lau auto eta kamioi baten arteko istripua izan zen, A-63an, eta 22 urteko gidaria bertan hil zen.

Istripua iluntzean gertatu zen, A-63 autobidean, lau autok eta kamioi batek talka egin zutenean Arrangoitze parean eta 22 urteko gidariaren ibilgailua kamioiaren azpian satu zenean. Bertan hil zen.

Istripuaren nondik norakoak argitzeke badaude ere, itxura guztien arabera eguraldiaren baldintza txarrek eragin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Iparraldea Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak