Gizartea -

Osasuna

Ugalketa lagunduaren ondorioak

Doktore batek ohartarazi du erabiltzaileen % 20k antsietatea pairatzen dutela, eta % 10ek, depresioa.

Ugalketa lagundua. EITB
Ugalketa lagundua. EITB
Ugalketa lagundua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ugalketa Lagunduaren Zentro Medikoaren (CREA) zuzendariak, Carmen Calatayud doktoreak, ohartarazi du garrantzitsua dela teknika horren erabiltzaileei arreta psikologikoa ematea. Izan ere, erabiltzaileen % 20k antsietatea pairatzen dute, eta % 10ek, depresioa.

Calatayuden esanetan, gainera, ugalketa lagunduak "estres" handia sor lezake, eta "tentsioa" ekar lezake bikotekideen artean.

"Emozioak oso garrantzitsuak dira; ez da nahikoa seme-alaba bat izatea desiatzea, faktore medikoak, biologikoak eta psikologikoak ere prozesuaren parte dira, eta eragina dute desioa gauzatu edo ez erabakitzeko", adierazi du.

"Bikoteek emozio ugari dituzte gurasoak izateko nahian, eta horrek antsietatea sor liezaieke, edota depresioa tratamenduaren emaitzak esperotakoak ez badira", esan du.

Horrenbestez, Calatayud doktoreak nabarmendu du "funtsezkoa" dela arreta psikologikoa eskaintzea ugalketa lagunduaren prozesuan, eta medikuen taldean psikologo bat izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea