Gizartea -

Desagertutako mendizaleak

Erreskate taldeak Fitz Roy mendira heltzen saiatuko dira hurrengo egunetan, eguraldiak ahalbidetzen badu

Argentinako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, eguraldiaren jarraipena egingo dute, hurrengo orduetan edo egunetan erreskate taldea abian jar daitekeen egiaztatzeko.

Fitz Roy mendia
Fitz Roy mendia
Fitz Roy mendia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeek Fitz Roy mendira heltzeko ahalegina egingo dute hurrengo orduetan edo egunetan, betiere eguraldiak ahalbidetzen badu, Argentinako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez.

Iker Bilbao eta Amaia Agirre euskal mendizaleak desagertu dira Patagoniako mendi horretan, elur-jausi batek harrapatu eta gero, eta Espainiako Mendi Kirolen Federazioak uste du ez dagoela "itxaropenik" horiek bizirik aurkitzeko.

Oraingoz, erreskate taldeak ezin izan dira mendizaleen bila joan, eguraldiaren baldintzak oso gogorrak direlako.

Amaia Agirre gasteiztarra, Iker Bilbao durangarra eta Josu Linaza igorreztarra soka berean zihoazen elur-jausiak harrapatu zituenean. Hirurak profesionalak eta federatuak dira. EITB Mediak jakin duenez, Josu da luizitik salbu atera den bakarra da, zauririk gabe. Berak eman zuen abisua.

Fitz Roy edo Chalten 3.405 metroko mendia da, Hego Patagoniako izotz-eremuaren ekialdean dago, Argentina eta Txile arteko mugan, Patagonian, El Chalten hiribildutik gertu. Patagoniako hegoaldeko izotz-eremuko nunatake handienetako baten parte da.

Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du: lauza ia bertikal, leundu eta irristakorrez osatutako hedadura handiak ditu, eta horien gainean indar handiko haizeak etengabe, eskalatzaileak trebetasun tekniko handiagoa behar duelarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Durango albisteak Urnieta Albisteak Argentinako albisteak Mendiko istripuak Alpinismoaren azken ordukoa Non izan da elur-jausia gaur?