Gizartea -

Neurri berriak

Trafikok 90 km/h-ra jaitsiko du abiadura bigarren mailako errepideetan

Halaber, autopistetako eta autobiatako abiadura maximoa 120tik 130 pasatzea aztertzen ari da.

Trafikok 90 km/h-ra jaitsiko du bigarren mailako errepideen abiadura. EFE
Trafikok 90 km/h-ra jaitsiko du bigarren mailako errepideen abiadura. EFE

Erredakzia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak 100 km/h-tik 90era pasatuko du bigarren mailako errepideetako abiadura. Halaber, autopistetako eta autobiatako abiadura maximoa 120tik 130 pasatzea aztertzen ari da, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak jakitera eman duenez.

Barcelona Tribuna foroaren ostean, ministroak kazetariei azaldu dienez, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin batera, abiadura maximoko mugak aldatzekotan daude, gizartean adostasun bat dagoelako errepide azkarren eta bigarren mailako errepideen arteko 20 orduko aldea "bidezkoa" ez den inguruan.

Horretaz jabetuta, ministroak hiru irtenbide azaldu ditu: autopistetako eta autobiatako 120 km/h-ko abiadura muga igotzea; bigarren mailako errepideetako 100 km/h-ko abiadura jaistea edota bi aukera horiek batera ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea