Gizartea -

Alerta EAEn eta Nafarroan, euri zaparradak direla eta

EAEn ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago bota lezakeela iragarri du Euskalmetek. Nafarroan, 30 litro bota ditzake metro karratuko, eta kazkabarra ere izan liteke.

Alerta EAEn eta Nafarroan, euri zaparradak direla eta. Argazkia: EFE
Alerta EAEn eta Nafarroan, euri zaparradak direla eta. Argazkia: EFE
Alerta EAEn eta Nafarroan, euri zaparradak direla eta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoa alerta horian dago, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago botatzeko arriskua baitago, eguerditik gauerdira. Nafarroan, alerta laranja aktibatu dute, ordubetean metro karratuko 30 litro bota litzakeelako; gainera, baliteke kazkabarra ere izatea.

EAEn giro ezegonkorra izango dugu. Goizean zaparradak bota eta ekaitzak garatuko badira ere, eguerditik aurrera espero ditugu mardulenak eta oparoenak. Arratsalde partean, lurralde osoan dago trumoi-zaparradak botatzeko arriskua. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, eta tenperaturak 20-24 ºC artean mugituko dira.

Nafarroan, eguerdira arte 20 litro bota litzake metro karratuko, ordubetean; eguerditik aurrera, egoerak okerrera egingo du eta ordubetean metro karratuko 30 litro botatzera irits liteke.

Tenperatura minimoak ez dira aldatuko, eta maximoak zertxobait igoko dira, iparraldean. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura 14-25 ºC bitartekoa izango da.

Asteazkenean, eguraldia egonkortuz joango da. Asteartean baino giro lasaiagoa eta argiagoa espero dugu, baina oraindik han-hemenka goizaldean eta arratsalde partean zaparradaren bat edo beste edo euri apur bat egin lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea