Gizartea -

Erasoa Bilbon

Txurdinagan arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Bilboko Abando auzoan atxilotu zuen astelehenean Ertzaintzak 30 urteko gizonezkoa.

Txurdinagan arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute. Artxiboko irudia.
Txurdinagan arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute. Artxiboko irudia.
Txurdinagan arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute. Artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak joan zen igandean Txurdinagan arma zuriz egin zuten zuten erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen atzo. 30 urteko gizonezko bat da.

Erasotzaileak larrialdietako baliabideak iritsi aurretik alde egin zuen gertakarien lekutik. Ertzaintzak ikerketa jarri zuen abian eta horien ondorioz 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Bilboko Abando auzoan. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten polizia-eginbideekin jarraitzeko. Ondoren, agintaritza judizialaren eskuetan jarriko dute Bilboko Guardiako Epaitegian.

Igandean egindako erasoan beste gizonezko bati saihetsaldean zauriak eragin zizkion. Zauritua anbulantzian eraman behar izan zuten ospitalera, nahiz eta zauri larririk ez izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Txurdinaga