Gizartea -

ISTRIPUA

72 urteko emakume bat hil da Donostiako Altza auzoan, balkoitik behera erorita

Laugarren pisutik behera erori da. Eraikina konpontzeko lanetan dabiltza, antza, eta balkoi askotan hesiak kenduta daude. Aldamio baten plataforman katiatuta geratu da eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute emakumea bertatik ateratzeko.

Emakumeak ezbeharra izan duen eraikina
Emakumeak ezbeharra izan duen eraikina
72 urteko emakume bat hil da Donostiako Altza auzoan, laugarren solairutik erorita

0:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 72 urteko emakume bat hil da astearte honetan Donostiako Altza auzoan, etxeko balkoitik aldamio baten plataformara erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Gertakaria 08:20an izan da, Altza Pasealekuan kokatuta dagoen eraikin batean. Eraikinaren fatxada konpontzen ari ziren eta aldamioek estaltzen zuten. Senarraren lagun batek EiTB Mediari azaldu dionez, medikuarenera joatekoak ziren senar-emazteak, emakumea balkoira irten eta erori denean. 

Suhiltzaileen laguntza behar izan dute emakumea bertatik ateratzeko; izan ere, aldamioaren plataforman harrapatuta geratu da.

Donostiako Udaltzaingoak ikerketa bat abiarazi du gertakariaren nondik norakoak argitzeko, eta ez du hipotesirik baztertu, baina, Donostiako Udalak jakitera eman duenez, itxura guztien arabera, istripua izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak