Gizartea -

EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA

Adostasun sozialean sakondu eta euskalgintzatik kanpoko eragileekin adostasunak landu nahi ditu Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak hezkuntza legea, euskararen ofizialtasuna, oldarraldi judizialari erantzutea eta adostasun sozialak zabaltzea izango ditu lehentasun heldu den urtean.

Paul Bilbao eta Idurre Eskisabel. Argazkia: Euskalgintzaren Kontseilua
Paul Bilbao eta Idurre Eskisabel
Paul Bilbao eta Idurre Eskisabel. Argazkia: Euskalgintzaren Kontseilua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalgintzaren Kontseiluak hasi berri den urteari begirako helburuak finkatu ditu: adostasun sozialak zabaltzea eta euskalgintzatik kanpo dauden eragileekin adostasunak lantzea, oldarraldi judizialari erantzutea, hezkuntza legea eta euskararen ofizialtasuna.

Gaur Euskalgintzaren Kontseiluak 2022. urteko irakurketa eta ondorioak izenburuko txostena aurkeztu du Bilbon. 2022ak euskararen normalizazioan eta hizkuntza politiken arloan emandakoa aztertu eta 2023ko erronkak eta bide orria aurkeztu dituzte Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusi berriak eta Paul Bilbao aurreko idazkari nagusiak.

Euskalgintzatik kanpo dauden erakundeengana iristea lehentasun gisa ikusten du Kontseiluak, zehazki, "azaltzea euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua zer den eta nola lotzen den kohesio eta justizia sozialarekin. Eta, nola ez, haiei entzutea eta adostasun puntuak bilatzea eta lantzea. Orain arteko esperientziak erakutsi digu uste duguna baino handiagoak direla".

Euskararen kontrako oldarraldi judizialari aurre egiteko dinamika berezia jarriko du abian Kontseiluak: "Herritarron eskubide murrizketei aurre egiteko dinamika bat prestatzeari ekingo diogu, batasunetik eta adostasun zabaletatik erantzuteko".

Hezkuntzara begira Euskal Autonomia Erkidegoan onartuko den hezkuntza legean eragin nahi du Kontseiluak. Dena den, ez du ahaztu nahi Ipar Euskal Herrian batxiler amaierako azterketak oraindik ere euskaraz ezin dituztela egin eta Nafarroan PAI eredua tarteko euskal hiztunek jasaten duten bazterkeria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Euskararen normalizazioa