Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: "Review: Aita Mari", kamioientzako bidesariak Bizkaian eta greba Bizkaibusen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- "Review: Aita Mari"-ren aurrestrenaldia: Review: Aita Mari" proiektuak ikus-entzunezko zortzi pieza ditu: bost gaztelaniaz eta hiru euskaraz. Aurrestreinaldia gaur egingo da, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, 19:30ean, eta lehen bi atalak eskainiko dira bertan. Bertan egon nahi dutenek review@eitb.eus helbidean eman dezakete izena.

- Kamioientzako bidesariak Bizkaian: Bizkaian N-240 eta BI-625 errepideak erabiltzen dituzten ibilgailu astunek bidesaria ordaintzeari ekin diote gaur, urtarrilak 25. Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, bidesariak ezartzearen helburua da errepide sarearen baldintzak bermatzea eta ibilgailu astunen trafikoa bide horietan murriztea (izan ere, egunero milaka kamioik erabiltzen dituzte bi errepideok).

- Greba Bizkaibusen: 24 orduko lanuztea deitu dute gaurko Bizkaibusen hainbat zerbitzu eskaintzen dituen EMB enpresako langileek, hitzarmena berritzea eskatzeko. Manifestazioa egingo dute Bilbon. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Bizkaibus albisteak Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Aita Mari ontzia