Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat hil da Poliziak immobilizatuta zuenean, Palman

Galtzontzilotan kalean aurrera eta atzera zebilelako atzeman zuen Poliziak. Gizonezkoa hil ondoren, poltsa bat aurkitu zuten hildakoaren ahoan, eta kokainaz betea zegoela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko gizonezko bat hil zen atzo Espainiako Poliziak immobilizatuta zuenean, Palman.

Poliziak agiri batean jakitera eman duenez, gizona galtzontzilotan kalean aurrera eta atzera zebilelako atzeman zuten. Hil ostean, osasun zerbitzuetako langileek poltsa bat aurkitu zuten hildakoaren aho barruan, eta kokainaz betea zegoela uste dute.

10:00k aldera immobilizatu zuten gizona, hanka-hutsik eta galtzontzilotan kalean gora eta behera zebilenean.

Poliziaren arabera, agenteak gizonezkoarengana joan zirenean, indarkeria handiz erantzun zien eta immobilizatu egin behar izan zuten. Inguruko pertsonei eta bere buruari min egin ziezaiokeela ikusita, anbulantziari deitu zioten agenteek.

Hori horrela, anbulantzia iritsi zain immobilizatuta zegoela, gizona konbultsioak izaten hasi zen, eta osasun-zerbitzuak iritsi baziren ere, ezin izan zuten gizonezkoa suspertu.

Hildakoaren bikotekideak adierazi duenez, gizonak arazoak zituen drogekin eta gau horretan bertan kontsumitzen aritu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea