Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko batek emaztea hil eta bere buruaz beste egin du Alacanten

Hildakoak 40 urteko emakume bat eta 43 urteko gizonezko bat dira. Gizonezkoak emaztearengandik urruntzeko ordena zuen duela hilabete batetik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizonezko batek emaztea hil du, 40 urteko emakumezkoa, eta ondoren, bere buruaz beste egin du Alacanteko San Vicente del Raspeig herrian.

Guardia Zibilak 12:30ean jaso du 112 larrialdi zerbitzuaren abisua. Horiek, aldi berean, herriko udaltzainek ohartarazi dituzte; izan ere, etxean hilik aurkitu dituzte Ekuadorreko senar-emazteak.

Oraindik ez dakite zehazki nola gertatu diren heriotzak, baina lehen ikerketen arabera emakumeen aurkako indarkeria kasua da.

Gizonezkoak urruntze ordena zuen duela hilabete batetik

Ustez emaztea hil eta ondoren San Vicente del Raspeigeko etxean (Alacant) bere buruaz beste egin duen gizonezkoak emakumenarengadik 300 metroko urruntze ordena eta harremanetan jartzeko debekua zuen duela hilabete batetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea