Gizartea -

350 dolarreko prezioa

Adidasek ez ditu zapatila polemiko berriak kaleratuko

Jeremy Scottek diseinatutako zapatilek girgiluak dituzte eta, erabiltzaile askoren aburuz, "arrazistak" dira.

Jeremy Scottek diseinatutako Adidasen zapatila polemikoak. Argazkia: Adidas
Jeremy Scottek diseinatutako Adidasen zapatila polemikoak. Argazkia: Adidas
Jeremy Scottek diseinatutako Adidasen zapatila polemikoak. Argazkia: Adidas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"JS Roundhouse Mids" zapatila berriak ez kaleratzea erabaki du Adidasek. Zapatila berriak polemika eragin dute sare sozialetan; izan ere, Jeremy Scotten diseinuak dituen girgiluak "arrazistak" direla uste dute erabiltzaile askok.

Ekainaren 14an, Adidasek "JS Roundhouse Mids" zapatilen argazkia argitaratu zuen Facebookeko profilean. 3.500 iruzkin baino gehiago jaso zituen.

Adidasek abuztuan kaleratu behar zituen "JS Roundhouse Mids" zapatilak, 350 dolarren truke, baina, dirudienez, enpresak atzera egin du, eta horien irudia Facebooketik ere kendu du.

Polemika argitu nahi izan du enpresak, eta "JS Roundhouse Mids" zapatilen diseinua Jeremy Scottek duen modaren ikuspegiaren isla besterik ez dela eta arrazakeriarekin zerikusirik ez duela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea