Itxi

Gizartea

Trafikoa

Berriz ireki dute AP-8a Usurbilen, zazpi orduz itxita izan eta gero

EITB MEdia

Kamioi bat irauli egin da eta zama, enborrak, errepidean geratu da barreiatuta.

  • AP-8 autobidean, Usurbilen, istripua izan duen kamioia. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

    AP-8 autobidean, Usurbilen, istripua izan duen kamioia. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

AP-8a berriro ireki dute Irungo noranzkoan, zazpi ordu itxita izan eta gero. Puntu horretan, kamioi batek zamaren zati bat galdu du goizeko lehen orduan eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute. 

Ezbeharra 07:15ean jazo da Aritzetako zerbitzugunera iritsi aurretik, Donostiako bigarren ingurabidea hasten den tokian. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailu astuna irauli egin da eta zeramatzan enborrak bidera jausi dira. Errepidea garbitzeko baliabideak heldu bitartean, autobidea itxi dute. 

Zorionez, ez da inor zauritu.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena