Gizartea -
DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Hilik aurkitu dute Loiun falta zen 78 urteko emakumea
Gorpua Loiuko landa eremu batean topatu dute.
EITB MEDIA
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek hilik aurkitu dute igandetik Loiun falta zen 78 urteko emakumea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gorpua Loiuko landa eremu batean aurkitu dute.
Larrialdietako baliabideek gaur goizean jaso dute abisua pertsona baten abisua gorpua aurkitu duela esanez. Osasun langileak tokira joan dira eta emakumea hilda zegoela baieztatu dute.
Bilaketa operatiboa igandean abiatu zen Santurtzin autobusa hartu eta Loiun jaitsi ostean desagertu egin zela jakin ostean.
Ertzaintzak eginbideak hasi ditu gertaturikoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea