Gizartea -
Frantzia
Tolosan lau pertsona preso hartu dituen bahitzailea atxilotu dute
Ondorioz, preso jarraitzen zuten bi pertsonak aske utzi dituzte. Bahitzaileak Al Kaidakoa dela esan du.
Erredakzioa
Al Kaedaren parte dela esan eta asteazken honetan lau pertsona Tolosako (Frantzia) banku batean preso hartu dituena atxilotu egin dute, Frantziako komunikabideek jakitera eman dutenez.
Ondorioz, preso jarraitzen zuten bi pertsonak aske utzi dituzte. Dirudienez, bahitzailea zauritu egin da.
Poliziak elikagaiak eta ura helarazi dizkie bankuan jarraitzen duten gainerako bahituei.
Bahiketa 10:00etan hasi da, CIC bankuko bulego batean. Bahitzaileak esan du Al Kaidako kide dela, eta bahitutakoen artean bulegoko zuzendaria dago.
Agenteek segurtasun eremua ezarri dute, eta inguruko dendak, eskola bat eta institutu bat ixtea agindu dute.
Martxoan, Al Kaidako jarraitzaile batek, Mohamed Merahk, zazpi pertsona hil zituen Tolosan, hainbat erasotan, eta ondoren etxean gotortu zen. Poliziak inguratuta izan zuen 32 orduz, eta ondoren indarrez sartu eta tirokatuta hil zuen.